Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-10-04

Laburu, Uria, Enbeita, Fernandez, Ugartetxea eta Abasolo Markinako kanporaketan

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa jokatuko da Markina-Xemeinen. Agin Laburu, Jone Uria, Onintza Enbeita, Eneko Fernandez, Beñat Ugartetxea eta Eneko Abasolo 'Abarkas' arituko dira oholtzan. Arkaitz Estiballes ere Markinan kantatzekoa zen eta uko egin dio Txapelketa Nagusiari. Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek kantatuko du haren lekuan, ordezko gisa. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du kanporaketa.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa jokatuko da gaur Markina-Xemeinen. Agin Laburu, Jone Uria, Onintza Enbeita, Eneko Fernandez, Beñat Ugartetxea eta Eneko Abasolo 'Abarkas' arituko dira oholtzan. Arkaitz Estiballes Markinan kantatzekoa zuen eta uko egin dio Txapelketa Nagusiari. Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek kantatuko du haren lekuan, ordezko gisa. Aurkezle lanetan Idoia Beitia arituko da. Markinako sei bertsolarietatik lauk lehen aldiz hartuko dute parte Txapelketan:  Agin Laburuk, Beñat Ugartetxeak, Eneko Abasolok eta Eneko Fernandezek. Uriak bigarren parte-hartzea du eta Enbeita da eskarmenturik handien duena, hirugarren aldiz arituko baita Txapelketa Nagusia. Saioa 17:30etan izango da. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du kanporaketa.

Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean egongo dira salgai, larunbat eguerdi arte. Larunbatean berean sarrerak erosteko aukera izango da udal pilotalekuko takilan 16etatik aurrera. Aretoko ateak, berriz, 16:30ean irekiko dira.

Markina-Xemeinen lehen postua eskuratzen duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da azaroaren 16ean Oiartzunen jokatuko den finalaurrekorako.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa da Markina-Xemeingoa. Iragan igandean jokatuko zen lehena Amasa-Villabonan eta Jon Martinek irabazi zuen, Gernika-Lumorako sailkatzea lortuz.

Txapelketa Nagusiari buruzko informazio gehiago www.bertsozale.com-en

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu