BBK sariketa 2009-03-26

Bihar jokatuko da finala

Ipar Uribe eta Lea Artibai ariko dira lehian. Saioa arratsaldeko 19etan hasiko da, Bilboko Kafe Antzokian.
 Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta BBK-k antolatzen dute BBK sariketa. Bihar jokatuko da finala, eta Lea Artibai eta Ipar Uribe ariko dira kantuan, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldelko 19etatik aurrera. Sarrerak doakoak izango dira. Taldeak bi mailatan lehiatuko dira: 18 urtera artekoak eta 19tik 24ra bitartekoak. Honako hauek izango dira parte hartzaileak:

 IPAR URIBE
  18 urte arte: Maialen Markaida, Peio Arondo edo Inazio Vidal eta Imanol Uria
  19-24 urte: Arrate Illaro, Peru Vidal edo Itsaso Paya eta Jone Uria

 LEA ARTIBAI
  18 urte arte: Nerea Ibarzabal, Josune Aramendi eta Elene Lejarzegi
  19-24 urte: Xabier Iturraspe, Xabat Galletebeitia eta Eneko Arrate.

 Epaile lanetan Arkaitz Estiballes, Juanjo Respaldiza eta Gorka Intxaurbe ariko dira. Aurkezlea, berriz, Bernardo Mandaluniz izango da. Lehenengo eta bigarren sariez gain, beste bi ere emango dira: bizkaiera egokienari dagokiona eta finalistarik gazteenarena.

 Finalaren aurretik hiru sailkapen-saio eta bi finalaurreko jokatu dira. Haietan, Ipar Uribe eta Lea Artibaiko taldeez gain Busturialdea, Durangaldea, Enkarterriak, Bilboaldea eta Arratia aritu dira kantuan. Enkarterriko taldea lehen aldiz lehiatu da aurtengoan.

 Honako hauek izan dira orain arteko irabazleak:

 1993: Lea Artibai
 1994: Busturialdea
 1995: Busturialdea
 1996: Lea Artibai
 1997: Lea Artibai
 1998: Lea Artibai
 1999: Ipar Uribe
 2000: Busturialdea
 2001: Lea Artibai
 2002: Ipar Uribe
 2003: Arratia
 2004: Ipar Uribe
 2005: Durangaldea
 2006: Durangaldea
 2007: Ipar Uribe
 2008: Bilboaldea

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri