Igor Elortzak irabazi du Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa eta Tolosako finalaurrekorako sailkatzea lortu du. Haren atzetik, Beñat Lizaso, Jokin Uranga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Ainhoa Agirreazaldegi eta Oihana Bartra sailkatu dira. Azken kanporaketa larunbatean jokatuko da Oionen.
Igor Elortza nagusitu da Legazpin jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketan. Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek
Igor Elortza 679
Beñat Lizaso 643
Jokin Uranga 637
Iñigo Mantzizidor "Mantxi" 632,5
Ainhoa Agirreazaldegi 600,5
Oihana Bartra 587
Gaur lortu duen lehen postuari esker, durangarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Azaroaren 10ean Tolosan jokatuko den finalaurrekoan arituko da, Unai Iturriaga eta oraindik erabakitzeke dauden beste lau bertsolarirekin.
Aldez aurretik sarrera guztiak salduta zirela, 700 bertsozalek bete dute Legazpiko Urbeltz pilotalekua. Antolatzaileek bereziki eskertu nahi izan dute Legazpiko udalak eta herriko Bertso Olariak bertso eskolak saioa antolatzeko emandako laguntza.
Oionen jokatuko da Txapelketa Nagusiko seigarren eta azken kanporaketa, urriaren 26an. 17:30ean hasiko den saioan Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amuriza arituko dira. Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian daude salgai.
Behin behineko sailkapena,
saio baten faltanKanporaketako irabazleak1-Agin Laburu 699.5
2-Beñat Gaztelumendi 695.5
3-Igor Elortza 679
4-Jon Martin 654
5-Julio Soto 653
Puntuen baitan1-Jone Uria 677
2-Jexux Mari Irazu 666.5
3-Alaia Martin 653
4-Xabier Silveira 652.5
5-Unai Agirre 650.5
6-Beñat Lizaso 643
7-Amaia Agirre 642.5
8-Nerea Elustondo 639.5
9-Jokin Uranga 637
10-Iiñigo Manzisidor Mantxi 632,5
11-Odei Barroso 632
12-Fredi Paia 631.5
13-Onintza Enbeita 623
14-Erika Lagoma 622.5
15-Iñaki Zelaia 611
16-Felix Zubia 610
17-Iker Zubeldia 607.5
18-Oihane Perea 602
19-Eneko Abasolo "Abarkas" 599.5
20-Eneko Fernandez 598
21-Iñaki Apalategi 596
22-Iban Urdangarin 591
23-Oihana Bartra 587
24-Beñat Ugartetxea 577.5