Lankuren 10. urteurrena 2013-10-22

Afari berezia izango da ostiralean

Afari berezia izango da ostiralean
Xabier Amurizak Itziarri buruzko bertso-jarriak kantatuko ditu; Andoni Egañak, Sustrai Colinak eta Oihane Pereak saioa egingo dute Joana Itzainaren gaiekin eta Oskar Estangak bat-bateko bertso musikatuak kantatuko ditu.10 urte bete dira Bertsozale Elkarteak Lanku Kultur enpresa sortu zuenetik. Gaur egun bertso-saioak, saio musikatuak, haurrentzako ikuskizunak eta ikusentzunezkoak kudeatzen ditu Lankuk.
 Aurten 10 urte bete dira Lanku sortu zenetik. Bertsozale Elkarteak sortutako kultur enpresa da, bertsoa oinarritzat hartuta edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzen dituena. Gaur egun bertso-saioak, haurrentzako ikuskizunak, musikatuak eta ikusentzunezkoak kudeatzen ditu.

 Urteurrena ospatzeko, ostiral honetan afari-jaialdi berezia izango da Itziarko Hostalean. Iluntzeko 21etan hasita, saio berezia izango da. Sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke www.lanku.com atarian edo Itziarko Hostalean bertan ostegunera bitarte.

 Afalostean, jaialdi berezia izango da. Xabier Amurizak Itziarri buruzko bertso-jarriak kantatuko ditu. Ondoren, Andoni Egañak, Sustrai Colinak eta Oihane Pereak bertso-saioa egingo dute Joana Itzainaren gaiekin. Bukatzeko, Oskar Estangak bat-bateko bertso musikatuak kantatuko ditu.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa