Bertsoak eta musika uztartuta 2013-10-31

Beira taldearen diskoa salgai

Jon Martinek idatzitako bertso-sortei musika jarri die Igor Arruabarrenak. 10 kanta biltzen dituen diskoa atera dute, eta Lankuren bidez banatuko dute beraien kontzertuetan eta Bertsolari Txapelketa Nagusian.
 2006an hasi ziren Jon Martin eta Igor Arruabarrena elkarlanean. Lehendabizikoak idatzitako sortei musika jarri zien bigarrenak. Bertso-sorta asko musikatu dituzte ordutik, eta, azkenean, 10 kantuko diskoa atera dute. Joan zen ostiralean egin zuten aurkezpen-kontzertua Donostiako Doka Kafe Antzokian. Igor Arruabarrenaren "Hobira" taldeko kide ohiak, Mikel Markez eta Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" izan zituzten bidelagun. Kontzertuko audioa entzungai dago "Beira" taldearen atarian.

 Diskoa 5 eurotan jarri dute salgai. Taldeak eskainitako kontzertuetan eta Bertsolari Txapelketa Nagusian Lankuren standean egongo da eskuragarri.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»