Lankuk 10 urte bete ditu 2013-11-04

Lankuk hamargarren urteurren borobila

Lanku Bertso Zerbitzuak 10 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin berri dute Itziarren (Gipuzkoa). Afari bueltako ekitaldia izan zen. Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihane Perea, Oskar Estanga eta Joana Itzainak parte hartu zuten saioan. Jatetxean 150 lagun bildu ziren eta aretoa erabat beteta zela gozatu zuten gaua. Ekialdiko bertso hautaketa Bertsoa.com-en izango da asteon.
Lanku Bertso Zerbitzuak 10 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin berri dute Itziarren (Gipuzkoa). Afari bueltako ekitaldia izan zen. Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihane Perea, Oskar Estanga eta Joana Itzainak parte hartu zuten saioan. Jatetxean 150 lagun bildu ziren eta aretoa erabat beteta zela gozatu zuten gaua. Aste honetan urteurren ekitaldiko bertsoak izango dira Bertsoa.com-en

"Ospakizun borobila"
Ospakizun borobila atera zen Lankuren hitzetan. Xabier Amurizak Itziarri eta Lankuri buruzko bertso jarriak kantatu zituen; Joana Itzainak, Egaña, Colina eta Perea jarri zituen lanean gai ezberdinekin; eta emanaldi berezien adierazgarri, Oskar Estangak 'Bat-batean'  emanaldian ohi duen legez, bat-batean aritu zen, Kubako doinu batean oinarrituta eta segidillan gero. Bukatzeko Xabier Amuriza eta Oskar Estangak Pello Joxepe doinuan itxiera eman zioten ekitaldiari. Lankuk adierazi duenez, ekitaldian parte harte hartzaileak aukeratzeko orduan, herrialde, genero eta belaunaldien oreka mantendu nahi izan zuen, eta aldi berean, bertso jarri, bat-batako bertso  eta saio bereziez osatu ekitaldia, Lankuren errekorridoa erakutsi nahirik.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu