Asteburuko agenda 2013-11-08

13 saio izango dira asteburuan

Gaur Beran, Arantzazun, Villabonan eta Donostian izango dira hitzorduak; bihar Usurbilen, Eskoriatzan. Errenterian eta Lesakan eta etzi Oñatin, Larrean, Aiherran eta Kanpezun.
 13 saio daude asteburu honetarako iragarrita. Gaur bertan hainbat hitzordu badira agendan. Beran "Balitzen hioa" emanaldi berezia izango da ikusgai gaueko 22etan Lixoia ostatuan.

 Arantzazun bertso-afaria dago iragarrita gaurko, iluntzeko 21:30etan, Bizkaiko Arantzazuko Montero Jatetxean. Jon Maia eta Fredi Paia ariko dira bertsotan.

 Villabonan "Bi arreba" emanaldi berezia eskainiko dute Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-joleak iluntzeko 20etan Subijana Etxean.

 Murgiago Murgia Institutuan, berriz, bertso-saioa dago iragarrita. Eguerdiko 13:15etan izango da eta Irati Anda, Izar Mendiguren, Ander Solozabal eta Iker Pastor ariko dira kantuan. Murgiako bertso-eskolako kideek jarriko dizkiete gaiak.

 Azkenik, Donostiako Añorga auzoan bertso-afaria izango da Uxue Alberdi eta Aitzol Barandiaranekin.

 Biharko ere hitzordu bat baino gehiago dago. Usurbilen "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia izango da iluntzeko 20etan Sutegi Udal Liburutegian. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek kantatuko dute Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntzaz.

 Eskoriatzan "Ametsen fabrika" haurrentzako ikuskizuna izango da gozagai arratsaldeko 18etan. Eguraldi ona egiten badu plazan eskainiko dute eta euria egingo balu, pilotalekuan.

 Errenterian, Suminduen eguna dela eta, kontzertuak eta bertso-saio bat izango dira. Iluntzeko 20etan Alamedan kantatuko dute Haritz Casabalek, Alaia Martinek eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoak".

 Lesakan bertso-jaialdia izango da arratsaldeko 17etan Andra Mari Zaharren Egoitzan. Patxi Castillo, Iban Garro, Xabier Maia eta Maialen Lopez dira kantatzekoak Estitxu Arozena gai-jartzaile dutela.

 Igandean, berriz, lau saio daude iragarrita. Oñatin "Bi arreba" emanaldia izango da iluntzeko 19:30ean Santa Ana aretoan.

 Larrean bertso-bazkaria izango da eguerdiko 12etan eskolan Iñaki Viñaspre eta Oihane Perearekin.

 Aiherran gaubeila egingo dute bertso, kantu eta antzerkiarekin iluntzeko 21etatik aurrera Denen Etxean. Ramuntxo Kristi eta Uxue Alberdi ariko dira kantuan eta ondoan izango dituzte Pantzo Hirigarai, Kike Amonarriz, Aguxtin Alkhat eta Mattin Lerissa ere.

 Bukatzeko, Kanpezun Azoka eguna ospatuko da. Tartean, eguerdiko 11etan, Sebastian Lizasok eta Irati Andak libreko saioa eskainiko dute plazan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»