BTN13. Gernika-Lumo finalaurrekoa 2013-11-09

Amets Arzallusek irabazi du lehenengo finalaurrekoa eta bigarren itzulirako sailkatu da

Amets Arzallusek irabazi du Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoa. Haren atzetik Jokin Uranga, Jone Uria, Jon Martin, Julio Soto eta Nerea Elustondo sailkatu dira.


Amets Arzallus nagusitu da Gernika-Lumon jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoan. Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek:

Amets Arzallus 717
Jokin Uranga 657,5
Jone Uria 653
Jon Martin 640,5
Julio Soto 639,5
Nerea Elustondo 633,5

Gaur lortu duen lehen postuari esker, hendaiarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako bigarren itzulirako. Azaroaren 23an Elizondon jokatuko den finalaurrekoan arituko da, oraindik erabakitzeke dauden beste bost bertsolarirekin.
 
Aldez aurretik sarrera guztiak salduta zirela, 1.500 bertsozalek bete dute Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekua. Antolatzaileek bereziki eskertu nahi izan dute Gernika-Lumoko udalak eta inguruko bertso eskolek saioa antolatzeko eman duten laguntza.

Bihar jokatuko da Tolosan Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Amaia Agirre, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga izango dira oholtza gainean. Saiorako sarrera guztiak aurretik saldu dira, hortaz ez da takila zabalduko
 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza