BTN13. Bigarren finalaurrekoa 2013-11-11

Igor Elortzarentzat izan da Tolosako finalaurrekoa

Elortzaren atzetik "Mantxi", Unai Iturriaga, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu eta Amaia Agirre sailkatu dira. Hurrengo asteburuan jokatuko dira finalaurrekoetako lehen itzuliko azken bi saioak, Oiartzun eta Murgia
Igor Elortzak irabazi du Tolosan jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoan. Puntuazioa horrela gelditu da:

Igor Elortza 722
Iñigo Mantzizidor "Mantxi" 667,5
Unai Iturriaga 649
Etxahun Lekue 649
Jexux Mari Irazu 638,5
Amaia Agirre 638

Gaur lortu duen lehen postuari esker, Elortza zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako bigarren itzulirako. Azaroaren 24 Donostiako finalaurrekoan kantatuko du.
 
Aldez aurretik sarrera guztiak salduta zirela, 1.732 bertsozalek bete dute Tolosako Usabal kiroldegian. Bertsozale Elkarteak eskerrak adierazi die Tolosako  udalari eta Harituz Bertsozaleen Bilguneari saioa antolatzeko eman duten laguntzagatik.

Hurrengo asteburuan lehenengo itzuliko azken bi finalaurrekoak jokatuko dira Oiartzun eta Murgian. Horien ostean jakingo da zeintzuk diren bigarren itzulirako sailkatuko diren bertsolariak, lehen itzuliko finalaurrekoetako irabazleak eta gainerako hamalau puntuazio onenak.

Oiartzungo saiorako salgai zeuden sarrera guztiak amaitu dira. Segurtasun arrazoiengatik ezin da eserleku gehiago jarri Elorsoro kiroldegian. Hala ere, oraindik sarrera batzuk salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean prezio berezian saioa zutik ikusi nahi duenarentzat.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza