BTN13. Hirugarren finalaurrekoa 2013-11-16

Aitor Sarriegi nagusitu da Oiartzungo finalaurrekoan

Aitor Sarriegik irabazi du hirugarren finalaurrekoa. Haren atzetik Alaia Martin, Agin Laburu, Jon Maia, Odei Barroso eta Beñat Lizaso sailkatu dira

Aitor Sarriegik irabazi du Oiartzunen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoan. Puntuazioa horrela gelditu da:
 
Aitor Sarriegi 688
Alaia Martin 667
Agin Laburu 650
Jon Maia 623
Odei Barroso 620,5
Beñat Lizaso 592,5

Gaur lortu duen lehen postuari esker, besaindarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako bigarren itzulirako. Azaroaren 24 Donostiako finalaurrekoan kantatuko du.

1.500 bertsozalek bete dute Oiartzungo Elorsoro kiroldegia. Bertsozale Elkarteak eskerrak adierazi die Oiartzungo udalari eta Oiartzungo bertso eskolari saioa antolatzeko eman duten laguntzagatik.

Saio amaieran hainbat bertsozaleri ura erori zaie kiroldegiko sabaitik eta Bertsozale Elkarteak barkamena eskatu nahi die jasan duten kalteagatik.

Bihar lehenengo itzuliko azken finalaurrekoa jokatuko da Murgian. Horren ostean jakingo da zeintzuk diren bigarren itzulirako sailkatuko diren bertsolariak, lehen itzuliko finalaurrekoetako irabazleak eta gainerako hamalau puntuazio onenak.
 



 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu