Azken finalaurrekoa Maule-Lextarren 2013-11-22

Joana Itzaina: " Ez da egun bateko ahalegina, Bertsozale Elkartea eta Mauleko bertsu eskola egiten ari diren lanaren sari gisara ere planteatzen dugu "

Maule-Lextarren jokatuko da azaroaren 30ean Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa. Saio horren berririk eman dituzte Michel Etchebest, Maule-Lextarreko aüzapezak; Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakariak eta Jon Agirresarobe, Bertsolari Txapelketa Nagusiko koordinatzaileak Maule-Lextarreko Herriko Etxean egin duten agerraldian.
Maule-Lextarren jokatuko da azaroaren 30ean Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa. Saio horren berririk eman dute Michel Etchebest, Maule-Lextarreko aüzapezak; Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakariak eta Jon Agirresarobe, Bertsolari Txapelketa Nagusiko koordinatzaileak Maule-Lextarreko Herriko Etxean egin duten agerraldian.

Saioa 17,30ean hasiko da Ororena ezker paretan eta sei bertsolarik kantatuko dute: Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu. Azken finalaurrekoa izanik, saio erabakigarria izango da., horretan erabakiko baita zeintzuk izango diren abenduaren 15eko finalean Maialen Lujanbiorekin batera kantatuko duten beste zazpi bertsolariak.

Joana Itzaina Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakariak adierazi duenez “Bertsozale Elkartearentzako apustu handia da Maule-Lextarrera lehenengo aldiz Txapelketa Nagusiko saio bat ekartzea. Baina ez da egun bateko ahalegina egitera gatozena. Bertsozale Elkartea eta Mauleko bertsu eskola egiten ari diren lanaren sari gisara ere planteatzen dugu hau. Euskalgintzarentzat eta bertsolaritzarentzat arnasaldi bat eta bultzada bat izan nahi du Maule-Lextarren antolatu dugun ekimen honek”.

Jon Agirresarobe Bertsolari Txapelketa Nagusiko koordinatzaileak saioa antolatzeko orduan izan den laguntza nabarmendu du. “Bertsozale Elkartea eta bertsu eskolak, udalarekin hitz egin eta prestutasuna ikusi eta gero, ikusi genuen Maulerako azken finalaurrekoa izan zitekeela egokiena. Lankide onak izan dira Maule-Lextarreko Herriko Etxea eta Mauleko bertsu eskola”.

Txapelketa oso jendetsua izaten ari dela gogora ekarri du Agirresarobek eta Maule-Lextarreko sarrera salmenta ere oso martxa onean doala nabarmendu du. Maule-Lextarreko finalaurrekorako sarrerak salgai daude internetez www.bertsosarrerak.eu atarian eta Maule-Lextarren bertan Xiberoko Botza irratiaren egoitzan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»