Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-11-24

Donostiako finalaurrekoa zuzenean gaur Bertsoa.com-en

Bertsoa.com-ek zuzenean emango du gaur Donostiako finalaurrekoa, bigarren itzuliko bigarrena, 17:30etan hasita. Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Jon Martin, Fredi Paia eta Etxahun Lekue arituko dira bertsotan. Bihar eguerdirako bertso hautaketa zabala ikusgai izango da plaza digitalean.

Bertsolariek egin beharreko lanak ere aldatu egingo dira lehen itzulitik. Hamarreko handia, puntukakoa eta hamarreko txikia izango dira itzuli honetako berritasunak. Horrez gain, zortziko txikia eta kartzela. Orain artean bezela, 15 bertso puntuagarri denera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan