Bertxoko Sariketa 2013-11-27

Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo nagusi

Izar Mendiguren eta Ander Solozabal eta Oihane Perea eta Iker Pastor ere ostiraleko finalean aritu ziren. Giro onean osatu zuten saioa Aguraingo Iguaran elkartean.
 Joan zen ostiralean jokatu zen Bertxoko Sariketako finala, Aguraingo Iguaran elkartean. Nobedadez beteta etorri da aurtengo edizioa eta bertsolariak binakako taldeetan aritu dira kantuan. Hiru bikote iritsi ziren finalera: Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo, Izar Mendiguren eta Ander Solozabal eta Oihane Perea eta Iker Pastor. Berez Jagoba Apaolaza zen bertan kantatzekoa, baina azkenean Izar Mendiguren aritu zen bere ordez. Lautadako Bertso-Eskolako kideak aritu ziren afaria prestatzen. Amaieran, Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo nagusitu ziren.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan