Martxoaren zazpi arteko epea 2014-02-06

Bermeoko gaztetxoentzat bertso paper lehiaketa

Bermeko Udaleko Euskara sailaren eskutik herriko gazte eta gaztetxoen artean bertsozaletasuna eta sormena bultzatzeko bertso paper lehiaketa antolatu dute. Bermeon bizi edo ikasten dutenei zuzendua dago ekitaldia eta 11-18 urte bitartekoentzat da. Lanak aurkezteko epea martiaren (martxoa) 7 artekoa izango da, herriko ikastetxean.
Bermeoko Udaleko Euskera sailak bertso paper lehiaketaren hamargarren edizioa antolatu du. Deialdia, beste urte batez, 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago eta ekimenaren helburua, «gaztetxoen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da», antolatzaileen esanetan.
Lehiaketan, maila bi ezbardinduko dira partehartzaileen adinaren arabera. Lehenengoan, 11 eta 14 urte bitartekoentzat izango da eta bigarrena 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Parte hartzeko baldintza bakarra da «Bermeon bizi edo ikasle izatea». Bertso kopuruari dagokionez, gaztetxoek hiruna bertso aurkeztu behar izango dituzte eta gainontzekoek, gitxienez 4 eta gehienez 6 bertso. Neurriak eta gaia, barriz, beste urteetan legez, libreak izango dira.

Ohi bezala, bertso paperak ezizenez sinatuta eta adina adierazita aurkeztuko dira ikastetxean, martxoaren 7a baino lehenago. Eskolak, bestalde, Udalaren Euskara Sailean zerrenda baten aurkeztuko ditu egileen ezizenak eta izen-abizenak gutun-azal itxi baten. Maila bakoitzeko irabazleek sari bana jasoko dute eta herriko Nestor Basterretxea aretoan antolatuko dan saioan euren bertsoak kantatzeko aukera izango dute.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan