Bertsolari gazteen jaialdia 2014-03-17

Giro beroa Zestoan

Joan zen ostiralean bertso-saioa izan zen Gaztetxean. Agin Laburu, Aitor Salegi, Jone Uria, Ane Labaka, Oier Aizpurua eta Pello Ormazabal aritu ziren kantuan. 120 lagun inguratu ziren saioa entzutera.
 Aurten bosgarrenez antolatu du Zestoako Gaztetxeak bertsolari gazteen saioa. Urtea joan eta urtea etorri, sendotzen joan da jaialdia eta aurten ere leporaino bete da Gaztetxea. Ostiralean egin zen saioa, eta 120 bertsozale gerturatu ziren. Giro beroa izan zuten, beraz, bertsolariek lagun. Gaueko 22:30ak zirela, honako seikote hau atera zen oholtzara:

 Agin Laburu
 Aitor Salegi
 Jone Uria
 Ane Labaka
 Oier Aizpurua
 Pello Ormazabal

 Saioak umoretik jo zuen gehienbat, eta entzuleek eskertu zuten hori. Aukeraketa ikusgai daukazue Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza