Landako elkartegian 2014-03-24

Bertsozale Elkartearen Batzarra izango da larunbatean

2013ko memoria egin eta 2014ko egitasmoa aurkeztuko dute herrialdeek eta sailek. Ondoren, bazkaria izango da Plateruenan.
Larunbat honetan Batzar Nagusia egingo du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Durangon, Landako elkartegian. Goizeko 11:00etan hasiko da batzarra. Herrialdeetako elkarteek egin dituzte jada beren batzarrak (Gipuzkoa eta Bizkaikoak izan dira asteburu honetan) eta EUskal Herrikoaren txanda izango da oraingoan. Larunbateko batzarrean 2013ko memoria egingo dute sailek eta herrialdeek. Horrez gain, herrialdeetako lehendakariek egungo egoeraren berri emango dute: Saroi Jauregik Gipuzkoakoa; Joana Itzainak Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroakoa; Asier Ibaibarriagak Bizkaikoa; Ekaitz Elorriagak Arabakoa eta Alaitz Rekondok Nafarroakoa. Ondoren, 2014ko egitasmoa sailez sail errepasatuko dute, eta baita aurrekontua aurkeztu eta bozkatu ere. Aurtengoan, gainera, lehendakari kargurako bozketa ere egokitzen da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak