Argi Berri saria 2014-03-25

Aitor Irastortza zaldibiarra eta Aitor Salegi zestoarra ere Osinaldeko finalera

Larunbatean jokatu zen Osinalde sarirako baliagarria den bigarren kanporaketa, Argi Berri saria. Aitor Irastortza zaldibiarra eta Aitor Salegi zestoarra izan ziren saioko aurreneko biak eta Gabirian izango dira. Malen Amenabar Larrabetzuarrak eta Josu Oiartzabal azpeitiarrak ere lortua dute Osinalderako txartela.
Aitor Irastortza zaldibiarra eta Aitor Salegi zestoarra ere Osinaldeko finalean izango dira, larunbatean Ordizian sailkapena eskuratuta. Osinalde sariketarako baliagarri den kanporaketa jokatu zen, Argi Berri saria, sei bertsolari gazterekin: Jokin Bergara (Eibar), Imanol Uria (Algorta), Aitzol Iturbe (Antzuola), Ortzi Murua (Azkaine), Aitor Irastortza (Zaldibia) eta Aitor Salegi (Zestoa). Igor Eguren gai jartzailearen esanetara jardun zuten gazteek eta koplak kantatzeko berriz, Ander Matxain eta Ainhoa Intxausti trikitilarien laguntza izan zuten. Argi Berri elkartean 60 lagun inguru izan ziren afaltzen, baina bertso saioa entzutera etorritako jendea gehituta, bete egin zen elkartea. Adin guztietako jendea elkartu zen; aurreko kanporaketan parte hartutako bertsolariak, aurreko urteetan Osinalde sariketan parte hartutakoak, bertsolari beteranoak… Hainbat belaunaldietako bertsolariek eta bertsozaleen bilgune izan zen Argi Berri larunbatean.

Finala Gabirian, apirilaren 12an
Aitor Irastortza zaldibiarrak eta Aitor Salegi zestoarrak ez ezik, Malen Amenabar Larrabetzuarrak eta Josu Oiartzabal azpeitiarrak ere lortua dute Osinaldeko finalerako txartela. Seikotea osatzeko, azken kanporaketa larunbat honetan jokatuko da Gabiriako Aztiri auzoan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu