Martxoaren 30era bitartean, www.bertsomovieda.com atarian aurkeztutako bideo gustukoena bozkatzeko aukera izango da. 24 bideo daude zintzilikatuta.
Atzo bukatu zen
Bertsomovieda lehiaketan lanak aurkezteko epea eta jada aukera dago webgunean gustuko bideoa bozkatzeko. Martxoaren 30era bitarte izango da aukera. 24 dira aurten aurkeztutako lanak. Sari-banaketa apirilaren 11n izango da Beasainen.