Bardoak 2014 2014-03-26

Lau saio jokatuko dira asteburuan

Lau saio jokatuko dira asteburuan
Ostiralean Igantzin eta Iruñean izango dira saioak; larunbatean Iruñean eta igandean Leitzan. Saio hauekin bukatuko dira finalaurrekoak.
 Azkeneko txanpan sartuta daude Bardoak. Asteburu honetan jokatuko dira azkeneko lau finalaurrekoak. Ostiralean, Igantziko Biltoki elkartean, bertso-afari formatuan izango da saioa, iluntzeko 21etan. "Lepatanuek 2" eta "Zortziko Haundiena" taldeak ariko dira kantuan.

 Egun berean Iruñean ariko dira "12 obario eta 11 pedrada" eta "Harrapazank" taldeak. Iruña Taldean izango da saioa, iluntzeko 21etan.

 Larunbatean ere Iruñean izango da hitzordua, Zaldiko Maldiko elkartean, arratsaldeko 19etan. "Bertze Maldikoak" eta "Etxeko Kontuk" dira bertan kantatzekoak.

 Azkenik, igandean Leitzako Atekabeltz Gaztetxean ariko dira berriz "12 obario eta 11 pedrada" eta "Harrapazank" taldeak, arratsaldeko 18etatik aurrera.

 Behin finalaurreko hauek jokatuta, hiru talde sailkatuko dira apirilaren 12an Lesakan egingo den finalera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak