Hitzetik Hortzera 2014-03-28

Igorren eta Amasa-Villabonan

Igorren eta Amasa-Villabonan
Amasa-Villabona eta Igorreko jaialdiak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak igande honetan arratsaldeko 15:00etan ETB1-en.
Andoni Egaña, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Igor Elortza eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan Amasa-Villabonan Ion Zaldua gidari zutela. Igorren Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Xabier Silveira, Alaia Martin, Igor Elortza eta Uxue Alberdi; han bi gai-jartzaile,  Illart Gumuzio eta Irati Astondoa.

Jaialdietako agurrak hartuko dituzte mintzagai aste honetan. Bertsolariei galdetu diete ea ze garrantzia duten agurrek, zertarako baliatzen dituzten edota noiz eta non prestatzen dituzten.

22 urte dira Arratiako bertso-eskolak Igorren Sanjosetako bertso-jaialdia antolatzen duela eta artxibotik duela zazpi urteko bertsoaldia berreskuratuko dute: Joxe Agirreren puntu-erantzunak.

Hitzetik Hortzera, igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1-en.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu