Bardoak 2014 2014-03-31

"Harrapazank", "Bertze maldikoak" eta "Lepatanatuek 2" sailkatu dira finalera

Apirilaren 12an izango da azkeneko saioa Lesakako frontoian. Sarrerak salgai daude jada. Giro ona izan da asteburuko lau kanporaketetan.
 Asteburu mugitua izan dute Bardoek, bigarren fasea amaitzeko lau saio jokatu baitira. Leitzako "Harrapazank" eta Iruñeko "12 obario eta 11 pedrada" taldeek bi saio egin dituzte. Joanekoa ostiral gauean egin zuten, Iruñean. 70 lagun bertaratu ziren saioa jarraitzera. Itzulerako saioa atzo egin zuten, Leitzako Gaztetxean eta 60 bat bertsozaleren aurrean. Bertsoa.com-eko kamera bertan izan zen eta ikusgai dago saioko aukeraketa. Azkenean leitzarrek lortu dute finalerako sarrera.

 Igantzin "Zortziko Haundiena" talde lesakarra eta "Lepatanatuek 2" baztandarra aritu ziren bertso-afari formatuan eta 65 lagunen aurrean. Azkenean baztandarrak sailkatu dira finalera.

 Azkenik, larunbatean Iruñean aritu ziren bertako "Bertze Maldikoak" eta Baztan-Malerrekako "Etxeko kontuk" taldeak. 60 lagunen aurrean etxekoek lortu zuten finalerako txartela.

 Dena prest apirilaren 12rako

 Apirilaren 12an izango da Bardoak 2014 ekimena borobiltzeko festa, Lesakan. Arratsaldean finala egingo dute frontoian "Lepatanatuek 2", "Bertze Maldikoak" eta "Harrapazank" taldeek. Sarrerak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eu atarian. Bazkideek, langabetuek eta 16 urtetik beherakoek 10 eurotan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak eta gainerakoek 15 eurotan. Behin finala bukatuta, afaria egingo da Linddurrenborda sagardotegian, eta bertara joateko sarrerak ere salgai daude internetez.

 Bestalde, finalerako sarrerak beste hainbat herritan ere erosi daitezke: Lesakan, Beran, Leitzan, Lekunberrin, Etxarri-Aranatzen, Elizondon eta Iruñean.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa