Harituz Tolosaldeko herri artekoa 2014-04-11

Tolosaldeko taldekako finala bihar Berastegi eta Zizurkilen artean

Bihar Anoetako gaztetxean jokatuko dute Zuzurkil eta Berastegik Tolosaldeko herri arteko finala, 23:00etan hasita. Ekimena lehenengo esperientzia berria izan da eskualdean eta oso harrera beroa eta jendetsua izan du.
Bihar Anoetako gaztetxean jokatuko dute Zuzurkil eta Berastegik Tolosaldeko herri arteko finala, 23:00etan hasita. Ekimena lehenengo esperientzia berria izan da eskualdean eta oso harrera beroa eta jendetsua izan du.  Finalari buruzko erreportai interesgarria eta finalisten hitzak eskualdeko Ataria.info gunean

11 Talde hamar herrietan
Tolosaldeak 28 herri ditu eta Herri arteko honetan 10 herrietako 11 talde izan dira bertsotan: Alegi, Amasa-Villabona ( bi talde), Anoeta, Larraul, Amasa, Andoain, Altzo, Berastegi, Tolosa eta Zizurkil. Andoain ez da 'ofizialki' Tolosaldea, baina, parte hartu du ekitaldian.

Momentu egokia antolatzeko

Arrazoi bat baino gehiago izan du Harituzek eskualdeko herri artekoa antolatzeko. Eskualde mailan oraindik elkar ezagutzan zer landua badagoela uste dute eta ekimen honek horretan lagundu dezakeelakoan daude.  Era berean, Harituz taldea bera ere sendotzea ere bada helburua, orain arte iritsi gabeko herrietara heltzea, eta saio gutxi dituzten bertsolarei plazak eskaintzea ere bai. Txapelketak izan duen jarraipena ikusita esan liteke helburuak aise gainditu direla.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu