Maialen Lujanbio 2014-05-22

Bertsolaritza

Bare bezain ahobizarrik gabe hitz egin dio Bertsoa.com-i Maialen Lujanbiok bere bertsogintzaz, azken Txapelketa Nagusiko lanaz eta emaitzaz, sentipenez, gaiek bertsolariari utzi beharreko espazioaz, sortzailearen askatasunaz...

Bare bezain ahobizarrik gabe hitz egin dio Bertsoa.com-i Maialen Lujanbiok bere bertsogintzaz, azken Txapelketa Nagusiko lanaz eta emaitzaz, sentipenez, gaiek bertsolariari utzi beharreko espazioaz, sortzailearen askatasunaz...

Kosta egin omen zaio Txapelketa Nagusiko ubera atzean uzten, baina, distantziaz begiratuta oso gustura dago egindako lanaz eta utzitakoaz. 'Idortu eta edertu' horrela definitu zuen berak egin nahi zuena eta neurri handi batean lortu zuelakoan dago. Gai irekietan zeri kantatu zion ere kontuan hartzeko detailea da. 2009an, bertsokera narratiboaren garaian, euskal egoera politikoari oso lotutako gaiak landu zituen, zenbaitetan gaiak hala markatuta ere bai. Azken finalean nahiago izan du beste bide batzuk hartzea. Zentzu horretan, gai irekiek ere bertsolariari espazio gehiago uztea proposatzen du, testuinguru jakin batean hain norabide markatua ez izatea, alegia.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu