Zestuan, gaur 19:30ean Kultur Etxean 2009-04-24

Caro Barojaren 'Bertsolaris' filma aurkeztuko dute gaur Uztapideren mendeurrenean

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irudiak biltzen ditu, Uztapidek hirugarren txapela irabazi zuenekoak. Dokumental hau 1967ko ekainaren 11n TVE-1eko Fiesta programak emititu zuen eta egun horretan Donostiako Anoeta pilotalekuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatu zen; Uztapidek bere hirugarren txapela irabazi zuenekoa, hain zuzen.
Urola-kostako hitza

Datorren maiatzaren 10ean ehun urte beteko dira Manuel Olaizola Uztapide jaio zela eta Zestoan badaramatzate hilabete batzuk haren omenezko ekitaldiak antolatzen. Horien artean dago gaur 19:30ean Kultur Etxean egingo dena: Pio Caro Barojaren Bertsolaris filma aurkeztuko dute.

Dokumental hau 1967ko ekainaren 11n TVE-1eko Fiesta programak emititu zuen eta egun horretan Donostiako Anoeta pilotalekuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatu zen; Uztapidek bere hirugarren txapela irabazi zuenekoa, hain zuzen.

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irudiak biltzen ditu, Uztapidek hirugarren txapela irabazi zuenekoak. Dokumental hau 1967ko ekainaren 11n TVE-1eko Fiesta programak emititu zuen eta egun horretan Donostiako Anoeta pilotalekuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatu zen; Uztapidek bere hirugarren txapela irabazi zuenekoa, hain zuzen.

Bertsolaritza sustraitik

Pio Caro Barojak bertsolariari eta bertsolaritzari sustraitik heldu nahi izan zion eta garaiko hainbat bertsozaleren iritziak jaso zituen. Dokumetala bertsolaritzaren hastapenak azaltzen hasten da, Fernando Amezketarrarengandik hasi eta Xenpelar, Bilintx, Iparragirre, Pello Errota, Txirrita eta beste hainbaten bizipenak eta istorioak jaso zituen Caro Barojak. Gainera, Aita Zabalaren ahotik bat-bateko bertsolariaren eta idatzizko bertsoen arteko desberdintasunak nabarmendu zituen.

Dokumentalaren beste zati batean, berriz, 1967ko txapelketa hartan epaimahaikide izan ziren Antonio Arruek, Fernando Artola Bordarik eta Juan Mari Lekuonak bertsoak puntuatzeko irizpideak azaltzen dituzte eta «lan zaila eta borondate onean egina» dela aitortzen du Bordarik.

Pio Caro Barojak, gainera, bertsolaritzaren historiako une garrantzitsuetako bat jaso zuen. 1967ko txapelketa hartan Xalbador aukeratu zuen epaimahaiak Uztapide iazko txapeldunarekin finala edo jokatzeko. Jendea txistuka hasi zen orduan, antza denez ez baitzeuden erabakiarekin konforme, Ipar Euskal Herriko euskara arrotza zutelako nonbait. Xalbadorrek bertso aparta inprobisatu zuen, ordea, apaltasunez eta maitasunez, eta jendearen txistuak txalo zaparrada bihurtu zituen. Gaur, dokumental honi esker, ikusleak Xalbadorren begirada ikus dezake, inprobisazioaren sufrimenduari aurre eginez.

Omenaldiarekin jarraituz

Datorren hilean jarraituko dute Uztapideren mendeurreneko ospakizunek. Maiatzaren 13an bataiatze mendeurreneko meza egingo da eta hilaren 14an Uztapide bat-batean liburua aurkeztuko dute. Maiatzaren 16an Uztapideren oroitarria inauguratuko dute.
1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irudiak biltzen ditu, Uztapidek hirugarren txapela irabazi zuenekoak.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran