Aurtengoa 28. edizioa izango da 2009-04-28

Ostiralean hasiko da Oiartzungo Bertso Astea

Ostiralean Denboraren makina ikusi ahal izango da Udal Pleno Aretoan.
 Ostiral honetan hasiko da Oiartzungo Bertso Astea. Aurtengoa 28. edizioa izango da, eta hiru ekitaldi antolatu dituzte:

 MAIATZAREN 1a, OSTIRALA
 22etan Udal Pleno Aretoan
 Denboraren Makina ikuskizuna
  Ander Lizarralde
  Anjel Mari Peñagarikano
  Iñaki Gurrutxaga
  Sustrai Colina
  Amets Arzallus

 Bertso eskolako kideek azaldu dutenez, "bide esperimentalak jorratu ditu Bertso Asteko saio nagusiak azken urteetan: Bertsoa eta poesia uztartuz, bertsoa eta irudiak uztartuz, saioaren ordena zortearen esku utziz eta abar. Aurten ere bide beretik jarrituko dugu. Denboraren makina du izena aurtengo ikuskizunak. Saio honetarako propio prestatu du gidoia Jon Martinek, bertso-eskolakoen artean prestatutako gaiak uztartuz. Bertsolariak denboran aurrera eta atzera joko dute, historian giltzarri izan diren uneetan kokatzeko edo egoera surrealista samarretan kokatzeko. Irudimen handiko bost bertsolari hautatu dituzte erronkari erantzuteko."

 MAIATZAREN 8a, OSTIRALA
 20:30etan Girizia Elkartean
 Oiartzungo Bertsolari Txapelketaren finala
  Ander Lizarralde eta Oskar Ibarguren
  Arkaitz Goikoetxea eta Karlos Ibarguren
  Mirari Martiarena eta Jon Martin

 "Herriko txapelketak ere urte askotako historia du atzetik. Bakarkako txapelketa izan zen hasieran, sortzen ari ziren bertsolari berrien eskarmentua hobetzeko funtzioa zuen hasiera hartan. Beranduago, funtzio ludikoagoa bete behar zuela iritzita, taldeka antolatzeari ekin zitzaion. 

 Aurtengo txapelketa binaka jokatu da. Oiartzungo bertso-eskolan dabiltzan, edo inoiz ibili diren, bertsolariek parte hartzen dute bertan. Aurten 24 bertsolarik hartu dute parte, hiru kanporaketatan banatuta. Bertsolari gazteena Jon Iragorri da, 18  urtetik beherakoa eta zaharrena Juanito Mitxelena 50etik gertuago dabilena. Molde guztietako bertsolarientzat da txapelketa beraz.

 Martxoaren 27an Sorgin tabernan jokatu zen lehen kanporaketa, apirilaren 3an Lartaun Elkartean bigarrena eta azkena apirilaren 18an jokatu zen Amazkar tabernan. Kanporaketa bakoitzean bi bertsolariz osatutako lau talde izan dira, eta kanporaketa irabazi duten hiru taldeak pasa dira finalera."

 MAIATZAREN 9a, LARUNBATA
 20etan, Amazkarretik hasita
 Bertso Poteoa
  Ander Lizarralde
  Unai Iturriaga
  Iker Zubeldia

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri