Josune Zabala - Mintzolako zuzendaria 2009-05-12

“Ahozkotasuna lantzen eta ikertzen dutenen arteko sare gisa ikusten dut Mintzola”

Josune Zabala hasi da Mintzolan zuzendari lanean. Ilusio handiz heldu dio ardura berriari. Ahozkotasuna lantzen eta ikertzen dutenen arteko sare gisa ikusten du Zabalak Mintzola eta lehenengo lana Euskal Herrian ahozkotasunaren inguruan ikertu eta egin denaren mapa osatzea izango da, diagnosi horren gainean ikerketak planteatzko. Urte bukaerako hori eginda izatea espero du. Planteamendu teoriko aldetik, ikuspegi soziodiskurtsibioa dakar Josune Zabalak hizkuntzaren ikerketara, eta bide batez bertsolaritzara. Planteamendu teoriko hau komunikazio ikuspegiaren barruan kokatutako ildo berria da, baina, aurrekoaren osagarria.
Josune Zabala hasi da Mintzolan zuzendari lanean. Ilusio handiz heldu dio ardura berriari. Ahozkotasuna lantzen eta ikertzen dutenen arteko sare gisa ikusten du Zabalak Mintzola eta lehenengo lana Euskal Herrian ahozkotasunaren inguruan ikertu eta egin denaren mapa osatzea izango da, diagnosi horren gainean ikerketak planteatzko. Urte bukaerako hori eginda izatea espero du. Planteamendu teoriko aldetik, ikuspegi soziodiskurtsibioa dakar Josune Zabalak hizkuntzaren ikerketara, eta bide batez bertsolaritzara. Planteamendu teoriko hau  komunikazio ikuspegiaren barruan kokatutako ildo berria da, baina, aurrekoaren osagarria, Zabalaren esanetan.

Mintzolaren helburuak ahozko tradizioa ikertzea eta egungo beharrei erantzutea dira. Lan-ardatz nagusiak ere zehaztuta daude, Joxerra Garziak landutako proiektuan eta hori izango da zuzendari berriaren abiapuntua.

Baliabide aldetik, Mintzolak zuzendari bat eta laguntzaile bat izango ditu. Baliabide ekonomiko aldetik berriz, Mintzolak oraingoz ez du ikerketak bultzatzeko aurrekontu propiorik, bere zeregina egitea baino eragitea izango baita.  

Albiste gehiago

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena