Lanku eta Mundukideren eskutik 2015-09-10

'Kapulana bat zintzilik' Amurizaren begirada Mozanbikeri

Lanku eta Mundukideren ekimenez, Miren Amurizak 'Kapulana bat zintzilik' emanaldia ondu du. Mozanbikeko eskualde bateko errealitatea izango du oinarri, eta Amurizak bertso, testu eta ipuin bidez deskribatuko du bertan bizi izan eta ikusia.'Kapulana' Mozanbikeko emakumeek darabilten ohila da, erabilpen anitzekoa eta hor zintzilikatu nahi ditu Amurizak bere gogoetak. "Ez dut diskurtso bat egin nahi" adierazi du aurkezpenean.
Lanku eta Mundukideren ekimenez, Miren Amurizak 'Kapulana bat zintzilik' emanaldia ondu du. Mozanbikeko eskualde bateko errealitatea izango du oinarri, eta Amurizak bertso, testu eta ipuin bidez deskribatuko du bertan bizi izan eta ikusia.'Kapulana' Mozanbikeko emakumeek darabilten ohila da, erabilpen anitzekoa eta hor zintzilikatu nahi ditu Amurizak bere gogoetak. "Ez dut diskurtso bat egin nahi"  adierazi du aurkezpenean.
Mundukide Fundazioaren 15. urteurrenean dator emanaldia, besteak beste, Mozanbiken egiten duen lanaren erakusgarri.

Mozanbike, oraina eta deskribapena
Mozanbike, oraina eta deskribapena izan dira Miren Amurizak landu duen lanaren hiru irizpideak. Mozanbikez hitz egingo du, ez Afrikaz; orainaz, iragana ez dutelako gure kulturan bezala bizi; eta deskribatu egingo du, ez doa argudioak sortzera. Egotekotan, begiradan egongo da bere ikuspundua, Amurizak azaldu duenez.

Kapulana bat zintzilik izenburua zergatik?
Kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. Hain dira erabilera anitzekoak, ezen edozer aurki baitaiteke zapi handion estalpean. "Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako" dio Amurizak. Mozanbikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino egingo dugu bidaia. Tarte horretan kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko dira Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta. "Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik. Hala nahi duenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala; horixe da “Kapulana bat zintzilik”.

Erakusteka eta emanaldia
Astebeteko erakusketa izango du oinarri lanak eta erakusketak irauten duen bitartean, egun batean Miren Amurizak emanaldi eskainiko du. “Kapulana bat zintzilik” emankizunarekin.

Lehen erakusketa/emanaldiak
Dagoeneko zenbait emanaldi lotu ditu Lankuk Kapulana bat zintzilik emanaldiarekin.
Urriak 5-11. Berriz. Emanaldia:Urriaren 8an. Kultur etxean.  20:00etan.
Azaroak 23-27. Oñati. Emanaldia: Azaroaren 26ean. Ulma enpresan 17:00etan
Urtarrilak 4-17. Aretxabaleta. Emanaldia: Eguna zehazteke Zaraia Kultur etxea.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu