Uztapideren Mendeurreneko ektialdiak 2009-05-15

‘Uztapide bat-batean’ bertso antolologia aurkeztu dute, liburua eta CDa

Uztapide bat-batean bertso liburua eta CDa aurkeztu zuten atzo Zestuan, Nikolas Aldai eta Pello Esnalek egindakoa, Auspoa Sailak argitaratua, Euskaltzaindiako Herri Literaturako batzordeak egindako bileran aurkeztua.

Uztapide bat-batean bertso liburua eta CDa aurkeztu zuten atzo Zestuan, Nikolas Aldai eta Pello Esnalek egindakoa, Auspoa Sailak argitaratua, Euskaltzaindiako Herri Literaturako batzordeak egindako bileran aurkeztua. Duela urtebete, Uztapide gogoan elkarteko kideek Auspoara jo zuten milaka bertso eskuetan zituztela, eta hor sortu zen liburu eta CD hau argitaratzeko idea. Ekitaldian, Pello Esnal eta Nikolas Aldairekin batean, Xabier Euskitze, Joxe Mari Iriondo, Antton Aranburu eta Alazne Olaizola Zestuako alkatea izan ziren. 50 lagun inguru bildu zen ekitaldian.

Uztapide bat-batean 374 orrialdeko liburua da eta Uztapideren bertso eremu ezberdinak lantzen ditu, bapatekoak denak: Herriz herri, lagunarte giroko saioak, txapelketakoak, bertso jaialdietako bertsoak eta badu atal berezi bat ere: Zortzikoan maisu izenekoa, non Uztapideren gaitasuna aitortzen den neurri horretan. Nikolas Aldai egileak Uztapideren bapateko bertso bilduma izateak duen garrantzia nabarmendu zuen, eta era berean aitortu zuen gustora egindako lana izan dela. Pello Esnalek bere burua saltzen ez zuen bertsolaria izan zela esan zuen Uztapide, eta Baserri eta biak ikuspegi ezberdinen arteko elkarrizketa osatzen zutela. Euskitzek ekitaldi bukaeran lau bertso bota zituen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu