EHUrekin elkarlanean 2009-06-02

Aurten ere Udako Ikastaroa antolatu du Bertsozale Elkarteak

"Sormen gaitasuna kitzikatuz: sormena lantzeko bideak" da ikastaroaren izenburua. Abuztuaren 27, 28 eta 29an izango da ikastaroa.
 Aurtengo honetan ere Bertsozale Elkarteak ikastaro bat antolatuko du, Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroen barruan. Aurtengoak honako izenburu hau du: "sormen gaitasuna kitzikatuz: sormena lantzeko bideak". Ikastaro honen helburua honakoa da: sortze prozesuetako eremu ezberdinak aztertu eta lantzea. Hori lortzeko, hainbat alorretako profesional eta adituak ariko dira irakasle lanetan. Ikastaroa hiru egunetan banatuko da, eta egun bakoitzean sorkuntzari lotutako alor ezberdinak aztertuko dira:

 ABUZTUAREN 27a
  9:00etan Dokumentazio banaketa
  9:15etan "Begirada sortzailea, ordularirik gabe"
           Juan Gorriti eskultorea
  10:30etan etenaldia
  10:45etan "Sortu enkarguz, eta ordulariarekin"
            Guillermo Viglione, Dimension Publizitate Agentziakoa
  12:00etan etenaldia
  12:15etan "Nola prestatu ordulariaren aurkakoa"
            Andoni Egaña bertsolaria
  13:30etan Laburpen saioa/bibliografiari buruzko saioa

 Sorkuntzarako bide ezberdinak aurkeztuko dira lehenengo egun honetan. Baldintza ezberdinetan lan egiten duten adituak izango dira hizlari. Bakoitzak azalduko du baldintza horiekin nola lan egiten duen.

 ABUZTUAREN 28a
  9:15etan "Haurren sormena garatzeko jokoak"
           Jaime Altuna, Urtxintxa Aisialdi eskolako kidea
  10:30etan etenaldia
  10:45etan "Sormenaren transmisioa"
            Karlos Aizpurua, Bertsozale Elkarteko transmisio saila
  12:00etan etenaldia
  12:15etan "Sorkuntza hezkuntzan"
            Jose Miguel Castro, sorkuntza artistikoan aditua
  13:30etan laburpen saioa/bibliografiari buruzko saioa
  16:30etan Mahaingurua: "Sortzaileak sortuz"
            Jaime Altuna, Karlos Aizpurua eta Jose Miguel Castro

 Sormenaren transmisioaz ariko dira egun honetako hizlariak. Sormenaren transmisioa posible ote den hausnartuko dute, eta posible bada, nola egin daitekeen ere azalduko dute.

 ABUZTUAREN 29a
  9:15etan "Sormenaren dekalogoa. Sormenaren hamar urratsak, aurrera eta atzera"
           Maialen Lujanbio
  11:00etan etenaldia
  11:30etan "Sormen tailerra, bertsoaren sormen bideetatik abiatuta"
            Ander Lipus antzerkilaria
  13:00etan laburpen saioa/bibliografiari buruzko saioa

 Azken egun honetan sormen prozesua aurrera eramateko jarraibideak proposatuko dituzte hizlariek. Ondoren, ikasleek jolas egingo dute jarraibide horiekin, sortzeko gai ote diren frogatuz.

 Matrikulak 84 euro balio du, eta 30 orduko balio akademikoa dauka. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri