81 urte zituen 2017-02-02

Jon Azpillaga hil da

Jon Azpillaga hil da
Hamalau urterekin santa eskean koplari hasi eta ibilbide oparoa osatu zuen bertsotan. Frankismoko garai ilunenetan plaza ugari egindakoa da, besteak beste, Jon Lopategiren laguntzaz. 1961ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan txapeldun geratu zen, eta 1960, 1962, 1980 eta 1982an Txapelketa Nagusiko finalista izan zen.
 Bertsolaritzaren ikur bat hil da: Jon Azpillaga. Pasaian jaio arren urte t`erdirekin Berriatuara joan zen bizitzera, eta 1960an Mutrikura ezkondu zenetik bertan bizi izan da.

 Frankismo garaian plazaz plaza

 Hamalau urterako hasi zen koplari santa eskean. Dena den, Frankismo garai beltzenean egin zen Euskal Herrian ezagun. Zentsuraren gainetik, plazaz plaza ibilbide ederra osatu zuen, besteak beste, Jon Lopategi lagun hartuta. Garaiko iluntasunaren gainetik, gai politikoez ere aritu ziren kantuan eta, ordainetan, debekuak eta kuarteletako egonaldi batzuk ere ezagutu zituzten.

 Txapelketetan bide oparoa

 Txapelketetan ere nabarmendu zen Jon Azpillaga. 1961ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan txapeldun atera zen.

 Txapelketa Nagusietan lau aldiz iritsi zen finalera: 1960an, 1962an, 1980an eta 1982an.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran