1967ko finaleko dokumentala eskainiko du 2009-06-04

Aste honetan bukatuko da Hitzetik Hortzeraren denboraldia

Xalbadorri txistu jo zitzaion finala izan zen hori. Uztapide gelditu zen txapeldun. Joxerra Garzia, Amets Arzallus eta Xabier Amurizak komentatuko dute saio hura.
 Aste honetan emitituko du Hitzetik Hortzerak denboraldiko azkeneko programa. Aste honetako saioan 1967ko finaleko dukumentala eskainiko du programak. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen final hori. Ospe handia hartu zuen, Xalbadorri txistu jo baitzioten bertsozaleek, bigarren gelditu zela jakin zenean. Hala ere, urepeldarraren amaierako agurrak txaloka jarri zituen bertaratutakoak. Uztapide izan zen txapeldun.

 Pio Caro Barojak final hari buruzko dokumentala egin zuen TVEko Fiesta programarako: "Bersolaris, poetas populares vascos". Dokumental hori Madrilen egon da orain arte. Baina Uztapide Gogoan Zestoako bertsozale elkarteak berreskuratu du. Guztira 27 minutukoa da dokumentala, eta Hitzetik Hortzerak eskainiko du. Gainera, platoan Joxerra Garzia, Amets Arzallus eta Xabier Amuriza ariko dira dokumentala komentatzen. Xabier Amuriza, gainera, epaile taldean egon zen txapelketa hartan.

 Saioa osatzeko, final hura oholtzatik eta harmailetatik jarraitu zutenen lekukotzak jasoko dira.

 Programa gaur iluntzeko 21:30etan eskainiko du ETB3k. ETB1ek, berriz, igande eguerdiko 15etan emango du.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu