Igor Elortza -elkarrizketa 2018-02-08

"Batzuen bertso hizkuntza ahozkoa eta besteena literarioa dela entzuteak dexente mintzen nau"

Igor Elortzaren gogoetak jaso ditu Bertsoak, elkarrizketei eskaintzen dien tartean.

Txapelketei agurra, bertso hizkuntzari buruzko gogoetak, plazako ibilia eta erronkak, generoa, bertsolaritzaren osasuna, etorkizuna, bertsoa eta kulturgintza... Puntu horiek eta gehiago jorratu ditu Igor Elortzak (Durango 1975) Bertsoari emandako elkarrizketan. Sintzeritate handiko testigantzak utzi ditu sareko plazan, final bezperako gauaren kontakizuna eta final ondoko kamerinoetako itzulia, bertso hizkuntzari buruz esan eta idatzi diren zenbait iritzik eragin diotena, bertsotan eta plazan jarraitzeko bere motibazioak...42 urteko durangarrak, 25 urtetik gorako bertso ibilia darama, Euskal Herriko lau finaletan kantatu du, Bizkaiko 5 txapel ditu eta bertsoa beste disziplinekin lotuta sortutako uzta emankorra du.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza