Iñaki Murua - Elkarrizketa 2018-03-28

"Sinestea da kontua eta ekipoan lan egitea, elkar entzunez"

Iñaki Muruak bere bertsolari bidea eta Bertsozale Elkartearen klabe nagusiak aztertzen ditu sareko plazan.

Azken 40 urteotako bertsolaritzan erreferentzialtasun handiko pertsona izan da Iñaki Murua (Gabiria, 1956). Jaioterrian debutatu zuen plazan 16 urte zituela, 1986ko Txapelketa Nagusian finalean kantatu zuen, bertsozale eta bertsolariek euren ardurapean antolatu zuten lehenengo hartan. Baita, 1989an ere. Bertsozale Elkartearen bultzatzaile izan da sorreratik eta azken 13 urteotan lehendakari ardura bete du. Egun, Mintzola Ahozko Lantegiko patronatuko kide da.

Elkarrizketa honetan, bere bertsolaritza bizitzako momentu eta oroitzapen giltzarriak kontatzen ditu, egoki kontatu ere. Bere lehenengo plazan, aitarekin batean egin zuen hartan, Iñakik aitari bota ziona, 1986ko finaleko aitortzak, "hau kostatu egiten zaidak aitortzea baina...", Bertsozale Elkarteko sorrerako intuizioen garrantzia eta etorkizuneko klabeak, gizarte eragile eta administrazioarekiko harreman ereduak... eta beste hainbat gogoeta benetan interesgarri, soseguz bezain zorrotz kontatuak.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu