Bernardo Atxaga eta Joxan Goikoetxearen hitzaldia 2018-04-26

Mende hasierako bertsolaritzaren sekretu bila Asteasun

Joan zen ostegunean hitzaldi ederra eskaini zuten Bernardo Atxagak eta Joxan Goikoetxeak Asteasun. Joxan Goikoetxea mende hasierako grabazio batean Txirritarekin kantuan ageri den ahotsaren misterioa argitzen ahalegindu zen. Bernardo Atxagak, berriz, Mikela Elizegiren aldarrikapen bat egin zuen.

 Bertsogintza ahoz aho transmititu izan da belaunaldiz belaunaldi. Baina ahoz ahoko transmisio horretan oraindik ere asko dira bidean galdutako izenak eta argitu gabeko misterioak. Hortik abiatuta, hitzaldi ederra eskaini zuten Bernardo Atxagak eta Joxan Goikoetxeak joan zen ostegunean Asteasun.

 Ahotsari izena jartzen

 Bertsolaritzan bada mugarri den grabazio bat: 1926an egindakoa. Bi bertsolari entzuten dira kantuan. Orain dela mende laurden agertu zen grabazioa, eta Joxan Goikoetxeak Pablo Zubiarrain "Pablo Txikia" bertsolariarengana jo zuen argibide eske. Grabazioa entzun eta bertsolarietako bat Joxe Manuel Lujanbio "Txirrita" zela argitu zion honek. Bigarren bertsolaria Pedro Jose Elizegi "Pello Errota" zela uste izan da orain gutxira arte, baina osteguneko hitzaldian hipotesi hori baztertu egin zuen Joxan Goikoetxeak. Grabazioa 1926koa izanik ezinezkoa da asteasuarra izatea, 1919an hil baitzen "Pello Errota". Hala, misterioa ikertzen aritu da Joxan Goikoetxea, eta izena jarri dio ahotsari: Joxe Migel Bitoria "Anbuerri".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza