Bernardo Atxaga eta Joxan Goikoetxearen hitzaldia 2018-04-26

Mikela Elizegiren aldarria

Joan zen ostegunean hitzaldi ederra eskaini zuten Bernardo Atxagak eta Joxan Goikoetxeak Asteasun. Joxan Goikoetxea mende hasierako grabazio batean Txirritarekin kantuan ageri den ahotsaren misterioa argitzen ahalegindu zen. Bernardo Atxagak, berriz, Mikela Elizegiren aldarrikapen bat egin zuen.

 Bertsolaritzaren historiaren korapiloetako hari-mutur batetik tiraka osatu zuen Bernardo Atxagak bere hitzaldia ostegunean Asteasun. Pedro Jose Elizegi "Pello Errota" bertsolari ezagunaz dakiguna haren alabaren ahotik ezagutzen dugu, Mikela Elizegiren ahotik alegia. Bere kontaketatik osatu zen "Pello Errota"-ren bizitzaren inguruko liburua, "urrezko apalean" egon beharrekoa Bernardo Atxagaren iritzian. Baina liburuarekiko miresmena erakusteaz gain aldarrikapen bat ere egin zuen Bernardo Atxagak. Bere iritziz ez baita "Pello Errota"-ren liburua, Mikela Elizegirena baizik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza