Eskolartekoa 2018-06-05

Bukatzera doa aurtengo ikasturtea eta, ikasturte amaierarekin batera, azkeneko txanpan sartu da Eskolartekoa ere. Larunbat honetan Saran jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko finala.
Zazpi herrialdeetako ordezkaritza
Goizeko 11:00etan hasiko da finala eta zazpi herrialdeetako ordezkariak ariko dira bertsotan. Aitor Ugarte eta Aroa Arrizubieta sailkatu dira Arabatik; Elixabet Etxandi eta Julen Etxeberri Baxenabarretik; Gorka Pagonabarraga eta Iruri Altzerreka Bizkaitik; Oihana Arana eta Aner Peritz "Euzkitze" Gipuzkoatik; Hodei Renteria eta Irati Alcantarilla Lapurditik; Xabat Illarregi eta Ekiñe Zapiain Nafarroatik eta Haritz Capot Zuberoatik.
Egin beharreko lanak
Bi atal izango ditu finalak. Agurrak botako dituzte lehenik eta binaka zortziko handian eta txikian egindako ariketen ondoren, sei bertsolari sailkatuko dira azkeneko atalera. Atal honetan bakarka ariko dira bertsolariak.
Hogeita hamar urte
1989an jokatu zen lehenengo aldiz Euskal Herriko Eskolartekoa. Urteurrena gogoan izango dute finalean, eta omenaldi bat ere izango da, Mikel Mendizabalek merezitako esker ona jasoko baitu. Bertsolari ezaguna izateaz gain, Ikastolen Elkartean bertsolaritza sustatzaile lanetan aritu da itsasondoarra, eta berak jantziko dio txapela txapeldunari.
Bazkaria Saran bertan
Finala bukatutakoan, bazkaria izango da Sarako Lur Berri gelan, eguerdiko 14:00ak aldera hasita, Idokiren eskutik. Eta bazkalostean "Saran`ga" txarangaren doinuez gozatu ahal izango dute bertaratu direnek.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28