Mikel Mendizabal - Elkarrizketa 2018-06-07

"Nire ustez transmisioan klabea izan da gaztetxoek taldean funtzionatu dutela"

Mikel Mendizabal (Itsasondo, 1956) bertsolariak parte hartze zuzena izan zuen laurogeigarren hamarkadan bertsolaritzaren transmisioan emandako iraultzan. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren 30. edizioa jokatuko da larunbatean Saran eta berak jantziko dio irabazleari txapela, egindako lanaren esker onez.

70. hamarkada bukaeran hasitako mugimenduak 1981an ekarri zuen lehenengo Eskolartekoa, Donostian, Karmelo Baldan, urtebete lehenago Xabier Amurizak irabazitako Euskal Herriko finala jokatu zen gune berean. Jarraian, proiektu oso bat abiatu zen Mikel Mendizabal bera eragile zela, pixkanaka herrialde guzitetara zabaldu zena. Mendizabalek prozesu horren gakoak azaldu dizkio Bertsoari.

Mendizabal bertsolaria
Transmisio laneko ardura hartu zuenean, 1982an, 26 urteko bertsolari gaztea zen Mendizabal. Laurogeian plazaratu zen belaunaldi berri bateko kide, Iñaki Murua, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta beste batzuekin batean. Ordurako plazan nabarmendua, Euskal Herriko bi finaletan kantatua eta urte askoan lehen lerroa ibilia. Plaza "pasioz" bizi izan zuela dio.

Entzun Bertsoan bere testigantza interesgarria.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu