Ahozko kantu inprobisatua Marokon 2018-06-19

Latifa Laaroussia: Marokon gizonezkoen aurrean kantatzera ausartu zen inprobisatzailea

Arabieraz inprobisatzen du, 'ayyu' eta 'taqtoqa' moldeetan eta bi diska ere baditu
Latifa Laaroussia (Chefchauen, 1976) Marokoko inprobisatzaile eta kantaria da. Arabieraz inprobisatzen du, 'ayyu' eta 'taqtoqa' moldeetan eta bi diska ere baditu. Ayyu emakumeek bakarrik egiten duten moldea eta eta taqtoqa gizonek bakarrik egin izan dutena, duela gutxi arte. Bera izan zen lehen emakumea modalitate hortan gizonen aurrean kantatzen, aitortu duenez, aurpegia estalita familiakoen beldurragatik. Beldur horrek Morokotik alde egin behar izatera ere eraman zuen eta Malagan bizi da egun.
 
Iruñeko ekitaldiak ikusmin handia sortu zen eta Kondestable Jauregiko aretoa erabat bete zen emaldia jarraitzeko. Asier Barandiaran EHUko irakasleak gidatuta, Lujanbiok ta Laaroussiak agurrak kantatu zituzten lehenik eta gaien harira egin zuten saioa. Ondoren mahai-ingurua izan zen bi inprobisazio moldeen inguruan.

Maroko iparraldean errotutako ahozko tradizioa
Rif mendialdearen inguruan du indarrik gehien ahozko kantu inprobidatu honek, Latifa Laaroussiak (Chefchauen, 1976) berak kontatzen duenez, baina orain Maroko osoan da ezaguna. 'Ayyu' emakumeak mendian lanean ari direla baliatzen duten kantu moldea da eta oraindik ere emakumeek bakarrik kantatzen dute eta ez da eskoletan irakasten. Taqtoqa, gizonen tradizioa izana, orain zabalduago dago eta emakumeek ere baliatzen dute eta eskolan ere irakasten da.
 
Familia ospakizunetan eta jai giroan
Batez ere familia ospakizunei lotutako tradizioak dira biak ere baina gaur egunean ikuskizun eta festa giroan ematen dira. Salari Ginstburg ikerlariaren esanetan, badira kantari profesionalak urtean 50 emanaldi inguru egiten dituztenak eta gazteen artean ere harrera ona du. Era berean, Marokon badituzte kantu tradizio honi buruzko telebista eta irratsaioak ere.
 

Emanaldia Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuak antolatu zuen, Mintzola Ahozko Lantegiarekin elkarlanean. Iruñeko Udalak eta unibertsitate bereko Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedrak ere lagundu dute ekimena.
 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu