"Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldiak 2018-07-04
Ikerlari ezaguna da Jone Miren Hernandez bertso munduan. Urteak dira bertsolaritzaren alderdi emozionala ikertzen hasi zenetik. Azken aldian, ordea, beste pausu bat eman eta bertsolaritzaren eta ahotsaren arteko harremana ikertzen ari da.
Ahotsa aztergai
Ikerketa bertsolaritzaren eta ahotsaren arteko harremanean kokatzeak badu bere zergatia. Alde batetik, aurreko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bizipenetan du oinarria. Azaldu duenez, bertsolarien ahotsak presentzia handia izan duela sentitu du.
Bestalde, ahotsaren azterketak hainbat gako eskaintzen dituelakoan dago bertsolaritzaren eta generoaren eta feminismoaren arteko harremana arakatzeko.
Ahotsa: bi materiaren garraiatzaile
Bertsolaritza ahozko jarduna izanik, harrigarria iruditu zaio zein arreta gutxi jarri izan zaion ahotsari. Dena den, beste testuinguru batzuetan ere gauza bera gertatu delakoan dago.
Ahotsak bi material garraiatzen dituela azaldu du Jone Miren Hernandezek. Alde batetik ahotsaren bidez garraiatzen da mezua, diskurtsoa. Azken urteotan arreta hor jarri delakoan dago. Baina ahotsak bigarren materia bat ere garraiatzen du: gorputza, bertatik ateratzen baita. Bi elementuak bereiztu egin izan dira azken urteotan, eta ahotsaren dimentsio korporal horretan ere arreta jarri behar delakoan dago.
Bereizketaren oinarrien bila
Jone Miren Hernandezek azaldu duenez, bereziki interesgarria iruditzen zaio bereizketa hori noiz eta nola abiatu zen, nola garatu den eta nola ematen den gaur egun. Gaur egun bertsolaritzan ahotsa nola ulertzen den aztertu nahi du, eta ze lotura egon daitezkeen generoarekin eta feminismoarekin.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24