Uztailaren 4an izango da, txosna gunean 2009-06-23

Zumarragan salgai daude bertso-bazkarirako txartelak

Santa Isabel jaien barruan ospatuko da bertso-bazkaria. Manu Goiogana, Beñat Lizaso eta Beñat Iguaranek kantatuko dute.
 Zumarragan bertso-bazkaria izango da uztailaren 4an, Santa Isabel jaien barruan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Manu Goiogana
 Beñat Lizaso
 Beñat Iguaran

 Sarrerak salgai daude dagoeneko Gaztelekun eta Motz eta Osaba tabernetan. 9 eurotan jarri dituzte salgai, eta uztailaren 2ra arte erosi ahal izango dira.