Agenda 2018-08-31

Bertso-saio ugari izango dira iraila hasteko

Bertso-saio ugari izango dira iraila hasteko
Gaurtik igandera bitarte, saioak izango dira Atarrabian, Orozkon, Zuian, Erandion, Hondarribian, Donostian, Lekeition, Gamiz-Fikan eta Beasainen.

 Gaur bukatuko da abuztua eta, irailari hasiera emateko, ia hamar saio dakartza asteburuko agendak.

 Jaialdiak Erandion eta Gamiz-Fikan

 Larunbatean, eguerdiko 13:00etan, jaialdia izango da Erandioko Udaletxe plazan. Arkaitz Gomez aurkezle dela bertsotan ariko dira Xabat Galletebeitia, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio eta Jone Uria.

 Igandean, berriz, Gamiz-Fikako frontoian izango da jaialdia, eguerdiko 13:00etan. Oihana Bartra, Arkaitz Estiballes, Ibon Larrazabal "Larra" eta Beñat Ugartetxea dira bertan kantatzekoak, Urtzi Oleagak aurkeztuta.

 Balkoitik balkoira Lekeition

 Igandean bertan, saio berezia izango da Lekeitioko plazan. Iluntzeko 20:00etan hasita balkoitik balkoira kantuan ariko dira Nerea Ibarzabal, Jon Maia eta Julio Soto.

 Librean Atarrabian, Orozkon, Zuian, Hondarribian, Donostian eta Beasainen

 Dena den, asteburu honetan libreko saioak izango dira nagusi. Gaur bertan bertso poteoa egingo dute Atarrabian, iluntzeko 19:45ean Etxebeltza Elkartetik abiatuta. Saioa Alkaiza eta Josu Sanjurjo ariko dira bertsotan.

 Orozkon, berriz, iluntzeko 21:00etatik aurrera Zubiaur plazan ariko dira kantuan Igor Elortza eta Onintza Enbeita.

 Larunbatean ere saio bat baino gehiago izango dira. Zuian bertso poteoan kantatuko dute Onintza Enbeitak eta Izar Mendigurenek. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira plazatik.

 Hondarribian, berriz, orduerdi beranduago abiatuko dira Irati Alcantarilla, Iraitz Mateo eta Egoitz Zelaia Gipuzkoa Plazatik.

 Donostian Sagardo Eguna ospatuko da larunbatean Konstituzio plazan. Bertan, eguerdiko 12:30ean, Sebastian Lizaso eta Alaia Martin jardungo dira bertsotan.

 Azkenik, Beasainen Usurbeko jaien barruan, igandean egun osoan zehar bertsotan ariko dira Sebastian Lizaso eta Mikel Mendizabal.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa