Nazioarteko bira 2018-09-17

Repentista, Payadore eta bertsolariak elkarrekin, urriaren 9tik 14ra

Iruñean, Erandion, Hernanin, Gasteizen, Baionan eta Donostian dira saioak. Gaur aurkeztu dute bira Iruñean.

Nazioarteko inprobisatzaileak eta bertsolariak elkarrekin bat-batean aukera izango da Euskal Herriko plazetan urriaren 9tik 14ra. Juana Tomasa Quiala Kubako repentista eta Araceli Argüello Argentinako payadorea izango dira artista gonbidatuak. Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa ariko dira bertsotan. Iker Iriartek eta Maite Berriozabalek gidatuko dituzte saioak.

Iruñean, Erandion, Hernanin, Gasteizen, Baionan eta Donostian dira saioak, guztiak arratsaldeko 19:00etan. Bakoitzean bi inprobisatzaile gonbidatu eta bi bertsolari ariko dira, gai-jartzaileak gidatuta.

Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Lankuren eskutik dator ekimena, hainbat erankuderen laguntzaz, eta gaur izan da aurkezpena Iruñean. Julio Soto bertsolariak eta Maider Beloki Iruñeko Kultura zinegotziak eman dute ekitaldiaren berri, Kondestable Jauregian.

 


EGITARAUA

Urriaren 9an, asteartean, Iruñean
19:00etan, Zentral aretoan
Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello
Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Julio Soto
Aurkezlea eta gai jartzailea: Iker Iriarte

Urriaren 10ean, asteazkenean, Erandion
19:00etan, Merkatu Zaharra aretoan
Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello
Bertsolariak: Amets Arzallus eta Jone Uria
Aurkezlea eta gai jartzailea: Iker Iriarte

Urriaren 11n, ostegunean, Hernanin
19:00etan, Biteri Kultur etxean
Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello
Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Julio Soto
Aurkezlea eta gai jartzailea: Iker Iriarte

Urriaren 12an, ostiralean, Gasteizen
19:00etan, Beñat Etxepare antzokian
Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello
Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa
Aurkezlea eta gai jartzailea: Maite Berriozabal

Urriaren 13an, larunbatean, Baionan
18:00etan, Cité des Arts École Superieure d’Arts-en
Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello
Bertsolariak: Amets Arzallus eta Jone Uria
Aurkezlea eta gai jartzailea: Maite Berriozabal

Urriaren 14an, igandean, Donostian
19:00etan, Antzoki Zaharrean
Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello
Bertsolariak: Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto
Aurkezlea eta gai jartzailea: Iker Iriarte

 

Juana Tomasa Quiala 'Tomasita' Kubako repentistarik onenetakoa
Tomasita Quiala Kubako repentistarik onenetakoa da eta bere kantu inprobisatuak bertsozaleak liluratu zituen zuen 1998an Euskal Herrian izan zenean. 1961an sortua, haurra zela, hiriburura joan zen Abel Santamaria itsuentzako ikastetxe berezian ikastera.

Inprobisazioarekin izandako lehen hartu-emana ustekabean gertatu zen, poeta baten aldeko kantuan bat-batean eta ezustean parte hartuta. Artista afizionatuen mugimendutik agertu zen eta profesional bihurtu arren, bere jarduna oraindik herriko mugimenduari lotua dago eta plazarik ohikoenak guatekeak, serenatak eta auzo eta landa inguruko festak dira.

Horrez gain, ipuinak, abestiak eta neurri handiko poesiak ere idazten ditu.

Araceli Argüello, Argentinako payadore gaztea
23 urteko payadore gaztea da Araceli Argüelo argentinarra. Etxetik jaso zuen ohitura eta tradizio kreoleenganako zaletasuna eta txikitatik zuen bertso eta landa inguruko milongeetan interesa.

12 urterekin gitarrari heldu eta Saul Huenchul Patagoniako payadorearen hitzak hartu zituen eredu eta 2013an, payadore izendatu zuten Marta Suint payadore argentinarrak eta Jose Curbelo payadore uruguaitarrak.

Egun, Hizkuntza eta Literatura Lizentziaturako ikaslea da Villa Mariako Unibertsitatean.

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri