Nazioarteko inprobisatzaile bira 2018-09-18

Julio Soto: "Oso esperientzia aberasgarria da, artistikoki eta humanoki"

Julio Soto bertsolariak eta Maider Beloki Iruñeko Kultura zinegotziak Biraren interesgarritasuna azpimarratu zuten aurkezpenean.

Julio Soto bertsolariak azpimarratu zuen Nazioarteko inprobisatzaileek oholtza eta oholtzapea konpartitzeak dakarren aberastasuna. Horrekin batera, nabarmendu zuen inprobisatzaile gonbidatuen profila ere: esperientzia handiko repentista bata, Tomasita Quiala kubatarra, etorkizun handiko payadore gaztea bestea, Araceli Argüelo argentinarra. Maider Beloki Iruñeko Kultura zinegotziaren esanetan, ohore handia Iruñerentzat inprobisatzio mota ezberdinen elkargune izatea.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza