Aimar Karrika - Elkarrizketa 2018-09-20

"Azken aldian lortu dut bertsoa plazerretik bizitzea, beldurren motxila arinduta"

Aimar Karrika (Auritz, 1988) gustura dabil bertsotan. Plazako bertsogintza eta bertsolaritza irakasletza partekatzen ditu joan den ia hamar urteotan. Umetan ederra bezain gogorra egin zitzaion bertso-eskolako bidea, orduko hizkuntza baliabideak tarteko, baina bertsoak sortzen zion lilurak eta lagunarteak jarraitzeko ahala eman zioten. Haurtzaroaz eta nerabezaroaz testigantza intimoa utzi du Aimarrek Bertsoan.

Ondoren urte zenbaitetan beldurrak eta ardurak gain hartzearen kezka eraman ditu motxilan plazara. "Hor egin behar izan dut lanik handiena" aitortu du sareko plazan. Gaur egunean, bertsoa pozetik eta ederretik bizi du batez ere. Txapelketa Nagusian finalaurrekoetan kantatuta, beste plaza mota batzuetan kantatzeko aukera ere izan du.

Lanketa grina
Bertsoaren estetikak, sonoritateak eta bat-batekotasunak erakartzen du gehien Karrika eta gaur egunean hor zentratuta dauka burua. Bertsoari barrura begiratzeko gogoz eta gehiago lantzeko irrikaz. Maite ditu bertso musikatuak ere, "baina noizean behin" dio berak, "bertsoak berak bakarrik bai baitu aski musikalitate".

Aurrera begira ere orain arteko besteko lehentasunez jarraitu nahiko luke bertsolaritzan, ez gutxiago baina ez gehiago ere.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu