Maite Berriozabal - Elkarrizketa 2018-10-31

"Gaietan bide berriak egiteko moduak topatzeak motibatzen nau"

Maite Berriozabal (Berriz, 1987) da egun gai-jartzailetzako erreferentziatako bat. 18 urte ingururekin hasi zen plazaz plaza, eta, aitortu duenez, txapelketa izan da bere eskola nagusia, ofizioa erakutsi diona. Formatu eta ekitaldi mota askotan jarri du bere sorkuntza lana eta 2017an Txapelketa Nagusian BEC-eko oholtzan ere aritu zen Berriozabal. 

Foro edo topaguneak beharrezko
Harremanen eta egunerokotasunarekin lotutako egoerak ditu gustuko gaietan eta bide berriak egiteko moduak topatzea da ofizio honetan Berriozabal motibatzen duen gauzetako bat. Horretarako, eta beste aurrerapauso asko emateko ere, bai gai-jartzaileen arteko zein bertsolari eta gai-jartzaileen arteko topagune edo foro egonkorra ikusten ditu beharrezko, pauso horiek konpartituak izateko.

Generoan, oinarri komunak finkatu beharra
Generoaren inguruan, kontzeptuak partekatu eta oinarri komunak finkatzeko beharra dagoela uste du Berriozabalek.

Jarraitzeko gogoz
Gai-jartzailetza gustatu egiten zaiola aitortu du eta aurrera jarraitzeko ilusioz ikusten du bere burua, behar bada lan bolumena neurtu beharko badu ere. Pozetik beste estuasunetik bizi du bere lana, gaiak mimoz eta detaile handiz prestatu arren, saioa ondo aterako den bermerik ezak ematen duen kezka horrekin.

 

 

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu