Aitor Mendiluze - Elkarrizketa 2019-01-17

"Ondo bidean, hurrengo Txapelketa Nagusian ere han izango naiz eta uste dut gogotsu harrapatuko nauela"

Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, 1975) bertsolariak bere bertsolaritza testigantza utzi digu sareko plazan. Urte intentsoa izan da azkenekoa, BEC-en buruz burukoa jokatu ondorenekoa. Bertsozaleengandik jasotako maitasuna eta onarpena sentitu ditu andoaindarrak urteetan egindako lanaren ordainetan eta bidean aurrera jarraitzeko gogotsu dago, baita txapelketan ere.

Bertsotan garrantzia berezia ematen dio forma eta mezua elkartzeari. Bere bertsokeraz berriz, uste du plazan zein txapelketan darabilen bertso moldeak baduela zerbait libreko saioetan darabilenetik, eta alderantziz.

Txapelketak, ahalegin konszientearen mugarri
Txapelketek, besteak beste, mugarri lana egin dute Mendiluzeren bertso bidean "ahalegin konszientearen" mugarri lana, spring-a jotzeko "tarkeko helmuga" ere deitu die berak, txirrindularitzako hizkeran.

Generoz, besteak beste dio, berak ez duela inoiz sentitu emakume edo gizon batekin ari denik bertsotan, "beti pentsatu izan dut bertsolari batekin ari naizela". Mendiluzeren ustez, oholtzan, emakumearen ahotsa ez dago behar bezela baloratua eta hor lan landia dago oraindik ere.

Gazteei plazaz plaza ibiltzearen ederra transmititu beharraz
Transmisio lanetan ere badabil Aitor Mendiluze. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko bertsolaritza irakasle da Donostian. Zeregin horretan, bere esperientziatik, kezkagarritzat jotzen du umeek euskaraz ia apenas ez hitz egitea. Eta aldiz, baloratzen du bertsoak bere hutsean oraindik ere umeak harrapatzen dituela "eta hori batzuetan geuri ere ahaztu egiten zaigu". 

Bertsolaritzaz gogoeta eskatuta, azpimarratu duen ideiatako bat da transmisio lanean, orokorrean, ondo asmatzen ari dela. Baina, zalantzak ditu plazaz plaza ibiltzearen ederra "transmititzen ari ote garen biharko egunean plazan aritzeko prestatzen ari garen gazteei".

Horiek eta beste hainbat gogoeta eta ikuspegi utzi ditu Aitor Mendiluzek Bertsoan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu