Bertsolari eta bertsolaritza irakasle 2019-02-08

Jon Lopategi hil da

1958an egin zuen lehen plaza Gernikan eta geroztik 50 urte pasa egin ditu plazan. Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan ziren bera eta Jon Azpillaga. 60. hamarkadako txapelketetan Euskal Herriko finalean kantatua da eta baita 82, 86 eta 89an ere. 1989koan txapela irabazi zuen Lopategik

Jon Lopategi bertsolaria zendu zen atzo (Muxika, 1934-2019). 1958an egin zuen lehen plaza Gernikan eta geroztik 50 urte pasa egin ditu plazan. Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan ziren bera eta Jon Azpillaga. 60. hamarkadako txapelketetan Euskal Herriko finalean kantatua da eta baita 82, 86 eta 89an ere. 1989koan txapela irabazi zuen Lopategik. Bizkaiko txapeldun ere izan zen hiru aldiz.



Transmisio lan itzela
Jon Lopategik transmisioan ere itzelezko lana egin du laurogeigarren hamarkadatik. Bertsolaritza irakasle eta hainbat bertso eskoletako bultzatzaile izan zen. Haritz Lopategi semeaz gain, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Josu Goikoetxea, Iratxe Ibarra... Jon Lopategirekin ibiliak dira eta bere irakaspenak jaso dituzte belaunaldi gazteagoek ere Bizkaiko hainbat bertso eskoletan.

(Argazkiak: Bertsolari)

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu