Ander Anakabe eta Maite Sarasola - Deustuko Elorri bertso-eskola 2019-02-21

"Aferak bertso dinamikaren helburua da zaletasuna piztea eta bertso eskolak plaza izatea"

Duela bederatzi urte sortu zen Elorri bertso eskola Bilboko Deustu auzoan, aurrez ikastolan egindako lanari jarraipena emanez. Gurasoek umeentzat sortua, jada ume izandako haiek hartu dute erreleboa eta gogotsu ari dira inguruan bertsozaletasuna indartzeko lanean.

Ander Anakabe eta Maite Sarasola dira Elorri bertso eskolako kideetako bi eta eurek kontatu dute sareko plazan Aferak bertso dinamikaren eta bertso eskolaren esperientzia.

Astean birritan biltzen dira, Oihana Bartrarekin batean eta euren artean bestean. Helduen taldea ere badute, gaztetxoena ere bai eta ikastetxeetan ere aritzen dira klaseak ematen.

Aferak bertso dinamika
Aferak bertso dinamikaren helburua Deustun eta inguruan bertso zaletasuna piztea da eta bertso eskolak plaza izatea. Bigarren edizioa egin dute aurten eta iaz jarri zuten martxan Herriko Tabernarekin elkarlanean, bere proposamen bati erantzunez.

Hilean saio bat egiten dute gai baten bueltan, irailetik urtarrilera normalean, eta bertso-bazkari batekin amaitu. Aurtengoari azken saioa falta zaio, martxoan egingo den bertso-bazkaria. Harrera beroa izan du eta aurrera begira ere ekimenarekin jarraitzeko asmotan dira.




Gazteengan zaletasuna indartu egin da
Elorri bertso eskolako kideek azaldu dute Bilboko Deustu auzoan beti egon izan dela bertsozaletasunaren sua eta bertso eskolaren ekimenak berotasun handiagoa ekarri dio su horri. Bada beste aldea ere, bertsolaritza erabat arrotza da auzoko inguru askotan eta Maite eta Anderren ustez horrek zaildu egiten du nerabeak bertso eskolara inguratzea.

Inguruko bertso eskolekin harremanean
Deustuko bertso eskolak inguruko dinamikekin ere badu harremana, Santutxukoekin edo Potojorran bertso eskolarekin... eta Bilbon bizi den ikasle jendea ere hurbiltzen da Elorrira kantura eta gustuz hartzen dute jende berriaren bisita ere.

Aurrera begira lanean jarraitzeko gogotsu agertu dira.

 

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri