Aritz Zerain - Bertsozale Elkarteko Koordinatzaile Nagusia 2019-04-04

"Uste dut barru lana egitea egokitu zaidala eta hori aportatu dudala"

Aritz Zerain Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Koordinatzaile Nagusiak hamaika urteko ibilbidea darama ardura horretan. Jexux Muruaren eskutik hartu zuen lekukoa, Iñaki Murua lehendakari zela. "Ziklo aldaketa baten hasieran" ekin zion Zerainek berak aitortu duenez eta beste "garai berri baten atarian" erreleboa ematea erabaki du.

Urte hauetan guztietan Bertsozale Elkartearen proiektu zabalean izandako hazkundea nabarmendu du Zerainek, "bertsolaritzaren beharrei erantzuteko hazkundea" izan dela azpimarratuta

Bertsozale Elkartearen baitan zein bertsolaritzan bertan dagoen jardun aniztasun horretan barru lana egitea egokitu zaiola uste du Koordinatzaile Nagusiak eta hori aportatu duela iruditzen zaio.

Mugarriak, 2009ko Txapelketa Nagusia eta 2018ko gogoeta
Hamaika urteotako mugarriez galdetuta, 2009ko Txapelketa Nagusia eta 2018ko Gogoeta Estrategikoa nabarmendu ditu Aritz Zerainek. 2009ko Txapelketa Nagusian lan talde berri baten kontsolidazio eta kontsagrazio urtea izan zen. 2018an kultur elkarte baten etorkizun gogoeta barrutik bizitzeko aukera.

Berriro, bertsozale plazan
Aritz Zerain bertsolaritzaren eremu asko barrutik ezagututakoa da. Etxeko bertsozaletasuna, Hernaniko bertso-eskolaren dinamika... bertsotan ere plazan zein txapelketan kantatua da Koordinatzaile izan aurretik (Nagusian Nagusian eta Gipuzkoako Txapelketan kantatua da), gai-jartze lanetan ere ibiltzen da... Koordinatzaile Nagusiaren ardura uztean, zirkulua itxi eta berriz ere bertsolaritza bertsozale gisa biziko duela dio Zerainek.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu