Batzar Nagusia 2019-04-11

Herrialdeetako Bertsozale Elkarteak, ilusioz eta proiektuz gainezka

Iazkoak emandakoa eta aurtengoari begira dauzkaten asmoak azaldu dituzte herrialdeetako Bertsozale Elkarteetako lehendakariek.

Apirilaren 6an Berrizen egindako Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusian herrialdeetako arduradunek ere hartu zuten hitza. Banaka elkarrizketatu ditugu tokian tokiko Bertsozale Elkarteetako lehendakariak: Arabako Ekaitz Elorriaga, Nafarroako Alaitz Rekondo, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Xumai Murua, Gipuzkoako Saroi Jauregi eta Bizkaiko Asier Ibaibarriaga

Bakoitza bere ezaugarriekin, baina, oro har, 2018ak emaitza onak utzi ditu herrialdeetan, eta 2019a emaitz on horiek egonkortzeko urtea izan dadin nahi dute. 

Transmisioan eta sustapenean buru-belarri

Herrialde guztiek nabarmendu dituzten bi ardatzak dira transmisioarena eta sustapenarena. Araban "bertsogintza aktibatzen eta dinamizatzen" jarraitzeko asmoa dutela esan du Ekaitz Elorriagak; Nafarroan, "hezkuntza arautuan geografikoki zabaltzeko" erronkari helduko diotela adierazi du Alaitz Rekondok, eta horretarako A ereduko ikastetxeetara iristeko froga pilotu bat ere prestatu dute.

Xiberoan, Lapurdin eta Baxenabarren XILABA Txapelketa, banakako izatetik, taldekako izatera igaro zen iaz. "Aurrerapausu bat" izan dela uste du Xumai Muruak. Gipuzkoako Taldekako Txapelketari esker bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta antolatzaile berriak gerturatu dira banakako Gipuzkoako Txapelketara, Saroi Jauregik esan duenez, eta bide horretan segi nahi du Bizkaiak ere, taldekako eta banakako txapelketak txandakatzen, elkar osatu dezaten. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu